Eusko Labela duten kalitate goreneko elikagaiak

Benetakoaz gozatu

Eusko Label produktuaz gozatzea, hain zuzen ere, gure ekoizleek beren lanean jartzen duten arreta balioesten jakitea da, ingurune pribilegiatu parekaezin bat iraunarazten jakitea da, goi mailako kalitate ziurtatua duten produktuak aukeratzen jakitea da... eta benetakoaren zaporeaz gozatzen jakitea da.

Gehiago jakiteak gehiago gozatzea baitakar.

Jateko moduko Opariak

Eusko Labelproduktuen erosketarako200€ko 50 bonodesiragarri

200 €-koBonoak

50 landa-turismoasteburuzoragarri

parte hartu

Nola parte hartu

Eusko Label

1. Eusko Label produktuak erosi.

Eusko Label Produktuen 5 erosketa-txartel bildu. Horietatik 3k gutxienez Eusko Label produktu desberdinenak izan behar dute.

2. Posta bidez parte hartu.

5 erosketa-txartelak gutun-azal baten barruan bidali promozio-egunen barruan (2012ko maiatzaren 9tik uztailaren 12ra, biak barne) zure datu pertsonalekin batera (ezinbestekoak dira izena, abizenak, helbide osoa, bere posta-kodearekin, eta harremanetarako telefonoa. Aukeran, irabazle suertatuz gero errazago jakinaraztearren, e-mail helbidea ere bai, baldin eta posta elektronikoa baduzu) hona:
"Eusko Label Produktuen Promozioa. 874 posta-kutxa. 01080 Posta Kodea. Gasteiz".
Nahi adina aldiz parte hartu ahal izango duzu. Bidaltzen duzun gutun-azal bakoitza Eusko Labelek zozketatuko dituen opari zaporetsuetako bat irabazi ahal izateko aukera bat gehiago izango da.

3. On line parte hartu.

On line ere parte har dezakezu www.benetakoazgozatu.com helbidean.
Parte hartzeko formula hau aukeratzen baduzu, ez ezazu ahaztu 5 erosketa-txartel gordetzea, zeren eta, irabazle suertatzen bazara, gutun-azal baten barruan bidali beharko baitituzu bidaliko dizugun maila jaso ondoren, zure datu pertsonalekin, behin betiko sarituetako bat zarela ziurtatu dezagun.
Webgune honen bitartez behin bakarrik parte har dezakezu. Halere, gogoratu posta bidez nahi adina aldiz egin ahal izango duzula, 2. puntuan adierazi dugun moduan, nahiz eta parte-hartzaile bakoitzeko sari bat bakarrik irabazi litekeen.

4. Zozketa

2012ko uztailaren 19an, ostegunarekin, Notarioaren aurrean egingo dugu zozketa. Gero, banaka jakinaraziko diegu sarituei eta irabazleen zerrenda www.benetakoazgozatu.com helbidean argitaratuko dugu.
Aukera ezazu Eusko Label, parte hartu eta irabazi!

Jateko moduko Opariak

Eusko Labelproduktuen erosketarako200€ko 50 bonodesiragarri

200 €-koBonoak

50 landa-turismoasteburuzoragarri

parte hartu

Eusko Label Produktuak

Benetakoaz gozatu

Eusko Label produktuaz gozatzea, hain zuzen ere, gure ekoizleek beren lanean jartzen duten arreta balioesten jakitea da, ingurune pribilegiatu parekaezin bat iraunarazten jakitea da, goi mailako kalitate ziurtatua duten produktuak aukeratzen jakitea da... eta benetakoaren zaporeaz gozatzen jakitea da.
Gehiago jakiteak gehiago gozatzea baitakar.

Euskal Okela

Euskal Okela

Euskal Baserriko Oilaskoa

Euskal Baserriko Oilaskoa

Euskal Esne Bildotsa

Euskal Esne Bildotsa

Hegaluzea eta Hegalaburra

Hegaluzea eta Hegalaburra

Euskal Baserriko Arrautza

Euskal Baserriko Arrautza

Euskal Esnea

Euskal Esnea

Eztia

Eztia

Arabako Patata

Arabako Patata

Gernikako Piperra

Gernikako Piperra

Euskal Tomatea

Euskal Tomatea

Euskal Letxuga

Euskal Letxuga

Ibarrako Piparrak

Ibarrako Piparrak

Euskal Babarrunak

Euskal Babarrunak

Euskal Sagardoa

Euskal Sagardoa

Oliba-Olio Birjina Estra

Oliba-Olio Birjina Estra

Jateko moduko Opariak

Eusko Labelproduktuen erosketarako200€ko 50 bonodesiragarri

200 €-koBonoak

50 landa-turismoasteburuzoragarri

parte hartu

Sariak

Parte hartu eta irabazi jateko moduko opariak!

parte hartu

50 landa-turismoasteburuzoragarri

Landa-turismoko 50 asteburu
2 lagunentzat

  • Eusko Labelekin elkarlanean aritzen diren landa-turismoak. Irabazleei bidaliko zaie zerrenda.
  • Bi gau: ostirala eta larunbata.
  • Larunbateko eta igandeko gosariak.
  • 2012ko abenduaren 31ra arte da promozio hau.

Eusko Labelproduktuen erosketarako200€ko 50 bonodesiragarri

200 €-koBonoak

200€nako balioa duten 50 bono, Eusko Label produktuak erosteko

50 bono horietako bakoitza honela osatua dago:

  • 150€ko txartel bat Eusko Label produktuak erosteko, www.euskolabeldenda.com bitartez.
  • 50 €ko txartel bat Eusko Label Harategi baimenduetan trukatzeko.
  • Irabazleak bere datuetan Euskaditik kanpoko posta-koderen bat idatzi baldin badu, saria 200 €ko bono bakar bat izango da, osorik www.euskolabeldenda.com helbidean trukatzeko. Sarituak, hala nahi baldin badu, aurreko aukera horretako saria aldatzea eska dezake, eta horren truke online dendarako 150€ eta Eusko Label Harategietarako 50€ izango lituzke.
  • Biak 2012ko azaroaren 30 arte erabili ahal izango dira.

Lehiaketaren oinarriak

1. Promozioaren epea eta eremua

2012ko maiatzaren 9tik uztailaren 12ra, biak barne, eta beraz, ez dira baliozkoak izango 2012ko uztailaren 17ko 23:59 ondoren jasotako gutunak edo web honen bidez idatzitako partaidetza-orriak.

Estatu mailako promozioa, doakoa, beherago adierazitako baldintzak betetzen dituzten pertsona kontsumitzaileei zuzendua.

2. Promozioaren mekanika:

Promozioan parte hartu nahi duenak Eusko Label produktuen 5 erosketa-txartel bildu behar ditu, gutxienez 3 produktu desberdinenak.

Eusko Label produktuak, horiek guztiak Eusko Label etiketa mota desberdinen bidez identifikatuak:

Posta bidez parte hartzea

Erosketa-txartelak gutun-azal baten barruan bidaliko dira datu pertsonalekin batera (ezinbestekoak dira izena, abizenak, helbide osoa bere posta-kodearekin eta harremanetarako telefonoa. Aukeran, irabazle suertatuz gero errazago jakinaraztearren, e-mail helbidea ere bai, baldin eta posta elektronikoa baduzu), ezin hobeto irakurtzeko moduan, honako helbide honetara:
"Eusko Label Produktuen Promozioa. 874 posta-kutxa. 01080 Posta Kodea. Gasteiz"
Pertsona bakoitzak nahi adina bidalketa egin ahal izango ditu; hau da, nahi adina aldiz parte hartu ahal izango du.

On-line parte hartzea

Halaber, www.benetakoazgozatu.com webgunearen bitartez ere parte har daiteke. Halere, behin bakarrik parte hartu ahal izango da, eta parte hartzeko formula hau posta bidez parte hartzearekin bateragarri izango da.

Parte hartzeko bi moduak bateragarriak edo elkarren osagarriak dira.

Kasu horretan, horretarako xedatutako eskaera-orria idatzi beharko duzu. Irabazle suertatuz gero, informazio-mail bat bidaliko zaizu, eta esango zaizu 3 egun naturaleko epean, maila bidaltzen den egunetik hasita, posta-kutxa berera gutun-azal bat bidali beharko duzula, zure datu pertsonal guztiekin eta dagozkion 5 erosketa-txartelekin.

Hori jaso eta egiaztatu ondoren, jakinaraziko zaizu azkenean sariaren irabazleetako bat zarela.

Zozketa

Zozketa Notarioaren aurrean egingo da 2012ko uztailaren 19an helbide honetan: Alava Jenerala, 10 - 6. P.K.: 01005. Gasteiz. Francisco Rodriguez-Poyo Segura Notario jauna.

Bai gutun-azala eta bai parte hartzeko eskaera-orriak ere kutxa bakarrean sartuko dira.

Notario jaun/andreak aterako ditu 50 gutun-azalak, kutxa horren barruan dauden guztien artetik, Landa-turismoko 50 asteburuen irabazleak aukeratzeko. Gero, beste 50 gutun-azal, 200 €ko 50 Bonoak aukeratzeko. Azkenik, ordezko irabazle izan daitezkeenen beste 50 partaidetza.

Gutun-azal irabazle bat irekitzean ez badaude 5 erosketa-txartelak, edo ez badira gutxienez 3 Eusko Label produktu desberdinenak, edota horietako edozein promozio hau egin baino lehenagokoa bada, edo hondatuta edo osatu gabe badago, horren jatorriari edo egiazkotasunari buruzko zalantza sorrarazten duela, edo datu pertsonalak ezin baldin badira ongi irakurri edo osatugabe badaude, gutun-azal hori automatikoki zozketatik kanporatua izango da.

Irabazleen zerrenda web orri honetan bertan argitaratuko da. Gainera, horietako bakoitzari banaka jakinaraziko zaio e-mail bidez edo, horrelakorik eman ez badu, posta bidez edo telefono bidez.

Parte-hartzaile batek sari bat bakarrik irabaz dezake. Bere beste edozein partaidetza saritua suertatzen bada, automatikoki baztertu egingo da gainerako sarietarako.

Sariak

Landa-turismoko 50 asteburu 2 lagunentzat:

  • Eusko Labelekin elkarlanean aritzen diren landa-turismoak. Zerrenda irabazleei bidaliko zaie.
  • Bi gau: ostirala eta larunbata.
  • Larunbateko eta igandeko gosariak
  • 2012ko abenduaren 31ra arte da promozio hau.
  • Saria jasotzen duenak, hala nahi badu, 2 gau jarraituko egonaldi hori ostatu berean eta edozein datatan erabili ahal izango du 2012ko abenduaren 31 arte, bai asteburuan eta bai aste barruan ere.

200€nako balioa duten 50 bono, Eusko Label produktuak erosteko. 50 bono horietako bakoitza honela osatua dago:

  • 150€ko txartel bat Eusko Label produktuak erosteko, www.euskolabeldenda.com bitartez Zenbateko hori une bakoitzean on-line denda horretan salgai dauden Eusko Label familiako produktuen truke bakarrik erabili ahal izango da, horren bidalketa-gastuekin batera, sarituak egiten duen erosketa bakarrean edo bono osoa ahitu arte egiten dituenetan.
  • 50 €ko txartel bat Eusko Label Harategi baimenduetan trukatzeko.
  • Irabazleak bere datuetan Euskaditik kanpoko posta-koderen bat idatzi baldin badu, saria 200 €ko bono bakar bat izango da, osorik www.euskolabeldenda.com helbidean trukatzeko. Sarituak, hala nahi baldin badu, aurreko aukera horretako saria aldatzea eska dezake, eta horren truke online dendarako 150€ eta Eusko Label Harategietarako 50€ izango lituzke.
  • Biak 2012ko azaroaren 30 arte erabili ahal izango dira.
  • Zenbatekoen barruan BEZ sartua dago. Erosketak www.euskolabeldenda.com bidez eginez gero, kudeaketaren eta bidalketaren gastuak ere sartuko dira, eta sarituak ez du bestelako gastu gehigarririk izango zenbateko osoa kontsumitu arte.

Baztertuak

Promozio honetatik berariaz baztertuta daude ekoizleak, handizkariak, harakinak, ontziratzaileak eta merkaturatzaileak.

Datuak babesteko legea

Datuak babesteari buruzko legeria betez, parte-hartzaileei jakinarazten diegu beren datuak Hazi Korporazioaren –Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioa– fitxategi baten barruan sartuko direla, eta nahi duenak datu horiek eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituela Hazi Korporaziora postaz zuzenduz: Muntsaratz Dorrea, 48220 Abadiño (Bizkaia), edo email bat bidaliz euskolabel@euskolabel.net helbidera.

Promozio honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du.

Jateko moduko Opariak

Eusko Labelproduktuen erosketarako200€ko 50 bonodesiragarri

200 €-koBonoak

50 landa-turismoasteburuzoragarri

parte hartu

Irabazleak

Eusko Label Produktuen udaberriko promozioa.

Irabazleen zerrenda web orri honetan bertan argitaratuko da. Gainera, horietako bakoitzari banaka jakinaraziko zaio e-mail bidez edo, horrelakorik eman ez badu, posta bidez edo telefono bidez.

Jateko moduko Opariak

Eusko Labelproduktuen erosketarako200€ko 50 bonodesiragarri

200 €-koBonoak

50 landa-turismoasteburuzoragarri

parte hartu

Spots

Jateko moduko Opariak

Eusko Labelproduktuen erosketarako200€ko 50 bonodesiragarri

200 €-koBonoak

50 landa-turismoasteburuzoragarri

parte hartu

On line parte hartzea

Webgune honen bitartez behin bakarrik parte har dezakezu. Parte hartzeko formula hau aukeratzen baduzu, ez ezazu ahaztu 5 erosketa-txartel gordetzea, zeren eta irabazle suertatuz gero, gutun-azal baten barruan bidali beharko baitituzu, zure datu pertsonalekin, behin betiko sarituetako bat zarela egiaztatu dezagun.

Mila esker parte hartzeagatik. Laster egiaztapen-mezu bat jasoko duzu zure e-mail helbidean.

Akatsa. Izen edo e-mail hori lehendik badago. Gogora ezazu web bidez behin bakarrik parte har dezakezula. Halere, horrez gain, posta bidez nahi adina aldiz egin ahal izango duzu. Zorte on!

Datuak babesteko legea *Eremu guztiak nahitaezkoak dira.

Datuak babesteari buruzko legeria betez, parte-hartzaileei jakinarazten diegu beren datuak Hazi Korporazioaren fitxategi baten barruan sartuko direla, eta nahi duenak datu horiek eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituela Hazi Korporaziora postaz zuzenduz: Muntsaratz Dorrea, 48220 Abadiño (Bizkaia), edo email bat bidaliz euskolabel@euskolabel.net helbidera.

Bidali